Gipuzkoa

Bertsolari gazteen plazaratzean eragin asmoz Zapla bertso zirkuitua antolatu da Gipuzkoan

2021/05/19
Maiatzaren 29an hasi eta uztailaren 2ra arte sei saio antolatu ditu Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak, tokian tokiko bertso eskolekin eta bertsolari gazteekin elkarlanean

Zapla bertso zirkuituaren helburu nagusia bertsolari gazteen plazaratzean eragitea da. Behin Eskolarteko Txapelketa bukatuta plazaz plazako jardunera iritsi arteko etapan dauden bertsolari gazteek sarri norbere bertso eskolak antolatutako saioetan kantatzeko aukera izaten dute, baina hortik kanpoko zirkuituan sartzea kosta egiten da.

Plazaratze prozesu horretan dauden bederatzi gaztek hainbat bertsolarirekin trukatutako esperientzietatik sortu da Zapla, asmoa gazteek plazan dabiltzan bertsolariekin kantatu eta euren gogoetak plazaratzeko aukera izatea da.

Saio bakoitzean hiru bertsolari gaztek eta plazaz plaza dabilen beste batek hartuko dute parte, eta formatu desberdinetako saioak izango dira tartean.

Maiatzaren 29an hasi eta uztailaren 2ra arte astebururo saio bana izango da Eskoriatzan, Azkoitian, Hernanin, Zarautzen, Legazpin eta Beasainen. Hemen saio guztien egutegia:

ESKORIATZA: maiatzaren 29an, 18:00etan, Museoko jardinean bertso saioa.
Maddi Aiestaran, Julene Iturbe, Asier Ibarguren eta Onintza Enbeita.
*Eguraldi txarra egingo balu Zaldibar antzokian.

Gonbidapenak: HEMEN

AZKOITIA: ekainaren 6an, 18:00etan, Abaraxkako aretoan bertso saioa.
Iker Ormazabal, Oihana Arana, Aner Euzkitze eta Miren Amuriza

Gonbidapenak: HEMEN

HERNANI: ekainaren 12an, 19:00etan, Milagrosan bertso saioa.
Haizea Arana, Ane Beloki, Aner Euzkitze eta Sustrai Colina.

Gonbidapenak: HEMEN

ZARAUTZ: ekainaren 18an, 18:30ean, Torreoian bertso saio musikatua.
Asier Ibarguren, Ane Beloki, Oihana Arana eta Beñat Gaztelumendi.

Gonbidapenak: DAGOENEKO AGORTU DIRA.

LEGAZPI: ekainaren 25ean, 19:00etan, Agirre-Etxeberri parkean bertso saio musikatua.
Uxue Alkorta, Maddi Aiestaran, Julene Iturbe eta Ane Labaka.

Gonbidapenak: HEMEN

BEASAIN: uztailaren 2an, 19:00etan, Igartza jauregian bertso trama.
Uxue Alkorta, Haizea Arana, Iker Ormazabal eta Nerea Elustondo.

Gonbidapenak: HEMEN