Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Sarrerak

Lehen faseko eta finalaurrekoko saioetako sarrerak saioan bertan erosiko dira, 3 eta 6 euro bitarteko prezioetan (ikusi saio bakoitzari dagokion atalean).

Finalerako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ahal izango dira, urriaren 16ra arte. Horrez gain, Lizarra Ikastolan ere jarriko dira salgai, epe muga berdinarekin. Hauek izango dira finaleko sarreretarako prezioak:

  • Sarrera arrunta: 12 euro
  • Bertsozale Elkarteko bazkideak: 10 euro
  • 16 urtetik beherakoentzat: 8 euro